Gizartea -

Gertakaria Bizkaian

84 urteko gizon bat hil da sute batean, Barakaldon

Biktimaren 47 urteko semea arin zauritu da. Ezbeharra Gurutzeta auzoko etxebizitza batean gertatu da.

84 urteko gizona hil da Barakaldon sute batean

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko gizon bat hil eta 47 urteko haren semea arin zauritu da sute batean Barakaldon, Gurutzeta auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 22:00ak aldera hasi da, Beteluri kaleko 1. atariaren bigarren solairuan. Aurreneko zantzuen arabera, sua etxeko egongelan hasi da.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala erreskatatu dituzte biktimak, eta Gurutzetako ospitalera eraman.

Hala ere, 84 urteko gizonezkoaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin medikuek. Hildakoaren semea ospitaleratu egin dute.

Suhiltzaileek azkar kontrolatu dute sutea, baina suak egongelako altzariak kiskali eta kalteak egin ditu etxebizitza osoan.

Naturgas enpresako teknikari bat ere bertaratu da sutea zerk eragin duen argitzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Suteak gaur