Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek ustez bikotekidea hil du Valentzian

Espainiako Poliziak atxilotu egin du gizonezkoa. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek ustez bikotekidea hil du gaur Valentzian, Espainiako Poliziak baieztatu duenez.

10:20an, Asturias kaleko etxebizitza batean emakume bat hilik zegoela jakinarazi diete Segurtasun Indarrei.

Agenteak bertaratu dira, eta biktima (38 urte) hilda ikusi dute. Gorpuak, gainera, indarkeria zantzuak zituen.

Poliziak atxilotu egin du haren bikotekidea (47 urte), hark hil duelakoan. Gizonezkoak ez zuen harengandik urruntzeko agindurik.

 

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 (Estatu osoan) edo 900 840 111 (EAE) telefono zenbakietara. Doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Espainia