Gizartea -
Arrantza
Portugaleko arrantza-ontzi bat atxilotu dute Bizkaiko Golkoan
Legez kanpoko sareekin arrantzatzea egotzita atzeman du Espainiako Armadak.
Erredakzioa
Espainiako Armadaren Alboran bukeak Foz da Nazare arrantza-ontzi portugaldarra atxilotu du Bizkaiko Golkoan, Pasaiatik (Gipuzkoa) 23 milia iparraldera, legez kanpoko sareekin arrantza egitea egotzita, Defentsa Ministerioak azaldu duenez.
Atxiloketa asteazkenean egin zuten. Ontzia Pasaiako portura eraman zuten, eta, bertan, Arrantza Idazkaritzaren inspektoreen esku utzi zituzten 10 tripulatzaileak.
Alboran ontzi militarra Cartagenatik abiatu zen otsailaren 2an, eta Bizkaiko Golkoko uretan izango da hilaren 21a arte, kontrol eta behaketa lanak egiten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea