Gizartea -
Ustezko iruzurra
'Nicolas txiki' atxilotu dute 500 euroko afaria ez ordaintzeagatik
Polizia iturrien arabera, ‘Nicolas txiki’ Ramses jatetxera Joan zen lagun talde batekin. Gauerdian jatetxetik alde egin zuen, afaria ordaindu gabe.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Francisco Nicolas Gomez Iglesias, ‘Nicolas txiki’ bezala ezaguna, atxilotu zuen atzo gauean Madrilen. Antza, jatetxe batean izan zen afaltzen eta 500 euro baino gehiagoko faktura ordaindu gabe alde egin zuen.
Polizia iturrien arabera, ‘Nicolas txiki’ Ramses jatetxera Joan zen lagun talde batekin. Gauerdian jatetxetik alde egin zuen, afaria ordaindu gabe. 500 euro baino gehiagoko faktura zuen ordaintzeko.
Lagun taldea Gabana dantzalekura joan zen ondoren. Jatetxeko nagusiak poliziari deitu zion eta agenteak dantzalekura gerturatu ziren.
Ustezko iruzur delitu batengatik atxilotu zuten ‘Nicolas txiki’ eta Salamanca barrutiko komisariara eraman zuten. Deklaratzeari uko egin dio eta abokatua etorri arte, goizeko zortziak, komisarian egon da.
Jatetxeak ez du salaketarik jarriko zor zen dirua ordaindu baitute.