Politika -

Estatuko Abokatutza

'Nicolas txiki'ren aurkako kereila, CNIn lan egiten zuela esatearren

Francisco Nicolas Gomez Iglesiasek dokumentuak faltsutu, iruzur egin eta funtzioak usurpatu ote zituen ebatzi beharko du epaileak.

'Nicolas txiki'. Argazkia: Efe
'Nicolas txiki'.
'Nicolas txiki'. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak kereila aurkeztu du irainengatik Francisco Nicolas Gomez Iglesias 'Nicolas txiki'ren kontra, CNIn lan egin zuela esatearren, hainbat hedabidetan inteligentzia zerbitzu espainiarrentzat lanean aritu zela esan ondoren.

Madrilgo auzitegiak Gomez Iglesiasek dokumentuak faltsutu, iruzur egin eta funtzioak usurpatu ote zituen ebatzi beharko du.

'Nicolas txiki'k esan zuen CNIrentzat lanean aritu zela, eta erakundeak zerbitzu juridikoen esku utzi zituen adierazpen horiek.

Adierazpen horien atzean deliturik ba ote zegoen jakitea zen hasierako helburua, gero horren arabera jokatzeko. Hala, badirudi delitu zantzuak aurkitu dituztela, kereila aurkeztea erabaki dute eta.

Francisco Nicolas Gomez 20 urteko gaztea urria erdialdean atxilotu zuten Madrilen Espainiako Gobernuko kide zela esateagatik eta dokumentazio faltsua erabiltzeagatik. Baina urriaren 17an aske utzi zuten.

CNIrentzat eta Estatuko beste erakunde batzuentzat lan egiten aritu zela esan eta gero, Espainiako Inteligentzia Zentroak, Espainiako Gobernuak, Errege Etxeak eta Madrilgo Erkidegoak gezurtatu egin behar izan zuten guztia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak