Gizartea -
Trafikoa
Arabako 2. mailako hainbat errepide itxita,ibaiek gainezka egin ostean
Zadorra eta Ibaias ibaien emaria hazi egin da: azken orduotan euri asko egin duelako, mendietan pilatutako elurra urtzen hasi delako eta Ullibarri urtegiko ateak ireki dituztelako.
Erredakzioa
Arabako bigarren mailako hainbat errepide itxita daude ibaiek gainezka egin ondoren, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Beste errepide batzuetan, berriz, errail bat itxi behar izan dute.
Hala, A-3322 errepidea itxita dago Argantzun eta Tuyo artean eta baita A-4356 errepidea ere Kuartangon. Bestalde, A-4302 errepidean, Iruña Okan, eta A-2122 errepidean, Lantaronen, errail bat itxita dago eta errepidean ur-putzuak daude.
Azken orduotan Zadorra eta Baias ibaien ur-emaria igo egin da hainbat arrazoi tarteko: euria egin duelako, mendian pilatutako elurra urtzen hasi delako eta Ullibarri Ganboa urtegiko ateak ireki dituztelako.
Zadorra ibaia maila horian dago Otxandio eta Etura-Barrundia parean, baina egoera hobera egiten ari da.
Euskal Autonomia Erkidegoko beste hainbat puntutan, berriz, garrantzia gutxiagoko gertaerak izan dira. Esaterako, Ego ibaia, Eibarren, eta Arratia ibaia, Zeanurin, maila horira heldu dira.