Gizartea -

Gipuzkoako Gotzain berria

Munillaren izendapenak Gipuzkoako kristau askoren ondoeza eragin du

Iruditzen zaie jarraitu den prozesuari gardentasuna eta egia falta izan zaizkiola eta engainatua ikusi dute euren burua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako 200 bat kristauk Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzain berriaren izendapena gaitzetsi dute kristau-elkartea kontutan izan ez dela uste baitute, eta beraz, izendapenak kristau-elkartearen kide askorengan ondoeza eta haserrea sortu du.

"kristau Talde" izenpean, guztira 178 lagun izan dira agiria zabaldu dutenak. Datorren urtarrilaren 9an hartuko du kargua Munillak.

Jarraitutako prozesuari gardentasuna eta egia falta izan zaizkiola iruditzen zaie eta izendapena aurrez eta estrategikoki diseinatua zegoela uste dute. "Era mingarrian gutxietsia, engainatua eta adin txikikoa bailitza tratatua sentitzen dugu geure burua", zabaldutako agiriaren arabera.

Gipuzkoako kristauei dei egin diete Gotzain berria erantzukizunez onar dezaten eta Gotzainak "kontra ez, baizik lekuko Elizaren zerbitzura egotea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak