Gizartea -
Abiadura handiko trena
Urkulluri hitza kendu zioten zazpi ekintzaileak absolbitu egin dituzte
AHTaren aurkako ekintzaile horientzat 10-30 eguneko espetxe-isuna eta 2-10 egun etxean giltzapetzeko zigorra eskatu zuten, kale istiluak egotzita.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldia eten zuten zazpi ekintzaileak absolbitu egin dituzte, Mugitu! abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako kolektiboko iturriek jakitera eman dutenez. Urtarrilean epaitu zituzten.
Azaroaren 5ean, Donostian, Kursaal jauregian, Ingurugelen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian, 400 ikasle eta irakasle baino gehiago bildu ziren, eta lehendakaria hitzaldia egiten hasi zenean, abiadura handiko trenaren kontrako ekintzaileak agertokira igo ziren, AHTaren kontrako pankartak eskuetan eta oihuka.
Haizea Nuñez zazpi akusatuen abokatuak bere garaian azaldu zuenez, AHTaren aurkako ekintzaile horientzat 10-30 eguneko espetxe-isuna eta 2-10 egun etxean giltzapetzeko zigorra eskatu zuten, kale istiluak egotzita.
Mugitu! taldeko iturriek zabaldutakoaren arabera, absolbitu egin dituzte guztiak.