Gizartea -

Marea biziak

Itsaspeko sekretuak, agerian

Itsasbeherak irudi ikusgarriak utzi ditu gaur euskal kostaldean. 0,01 metrora jaitsi da itsasoaren maila gaur goizean. Arratsalderako, berriz, abisu horia ezarri dute, olatuengatik.

Donostia. Argazkia: Jonathan Lopez.
Donostia. Argazkia: Jonathan Lopez.
Itsasbeherak irudi ikusgarriak utzi ditu Donostian

01:11

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marea biziak daude iragarrita euskal kostaldean;  gaur goizean, ezohiko mailara jaitsi da itsasoa, 0, 01 metrora hainbat lekutan.  Hala, itsasbeherak urpeko sekretuak agerian utzi ditu. Itsasoa ohi baino gehiago urrundu da kostatik eta irudi ikusgarriak utzi ditu. BilbaoPorten mareen taula ofizialaren arabera, 11:20an itsasoa nabarmen jaitsi da, 0,01 metrora. Bilboko itsasadarrak aparteko argazkia erakutsi du;  kai-mutur osoa agerian geratuko da eta kaipeko harea multzoa bistaratu da. Aipatutako taula horretan jasotzen denez, martxoaren 21ean, 10:59an, irudi berbera errepikatuko da.

Donostian ere, ia Santa Klara uharteraino bistaratu da itsaspeko harea.

Ilargiaren kokalekuak eragiten du fenomeno natural hau. Urtean zehar hainbat aldiz gertatzen bada ere, datozen orduotakoa deigarria izango da, bat batean, itsasoa hustuta balego bezala agertuko delako.

Alerta

Eta jaitsialdiaren ondoren, itsasgora etorriko da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarriko du gaur eguerditik aurrera, olatuengatik eta marea biziengatik.

Olatuen neurria handitzen joango da, egunak aurrera egin ahala. Ilunabarrerako hiru metrorainoko olatuak izango dira eta bihar lau metro harrapatuko dituzte.

Elurragatik ere ezarriko dute bihar alerta horia; elur-maila 800 metrora jaitsiko da bihar eguerdian eta arratsalde-iluntze aldera 600 metrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Kantauri itsasoa albisteak