Gizartea -
Etxebarri
Etxebarriko lotura-zerbitzuaren auziko epailea babestu du EAEANak
Komunikabide batek epaileari buruzko datu pertsonalak argitaratu zituen. EAEko Justizia Epaitegi Nagusiak epaileei buruzko "datu pribaturik ez zabaltzeko" eskatu du.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Nagusiak babesa eskaini dio Etxebarriko lotura-zerbitzuaren inguruan erabakia hartu duen epaileari. Epaileak autobusa metroaren ondoan geratzeko baimena atzera bota zuen, eta komunikabide batek bere datu pertsonalak argitaratu zituen.
Komunikabideak jakitera eman zuenez, Ana Maria Martinez epailea Etxebarriko lotura-zerbitzua igarotzen den kale berean bizi da.
"Informazio askatasunak ez du babesten beharrezkoak ez diren epaileari buruzko datu pertsonalak eta iritzi pertsonalak ezagutzera ematea eta zabaltzea", dio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Nagusiak.
Epaitegiak jakitera eman duenez, epaileak ez du independentzia judiziala mantentzeko neurririk eskatu, eta hori dela eta, ez dute horrelako neurririk hartuk. Hala ere, babesa eskaini dio epaileari "jasandako egoerarengatik".
Gauzak horrela, EAEko Auzitegi Nagusiak Botere Judizialeko kideen "bizilekuari edo pribatutasunari lotutako datuak ez zabaltzeko" eskatu dio aipatu komunikabideari, "haien segurtasuna eta intimitatea bermatze aldera".