Gizartea -

Euskara

Kontseiluak manifestazioa deitu du otsailaren 28rako Donostian

17:30ean abiatuko da euskararen aldeko manifestazioa 'Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara'.

Argazkia: Kontseilua
Argazkia: Kontseilua
Argazkia: Kontseilua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 28an euskararen alde Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die Kontseiluak euskaltzaleei. Halaber, oztopoen gainetik euskaraz biziko direla aldarrikatu dute.

"Mingarria da beste zenbaiten aldetik, agintari arrotzen eskutik, euskaraz bizi nahi hori itotzeko, euskara hil-hurren uzteko, euskaldunon aurka duten erra etengabea", Kontseiluaren arabera.

Aldarrikatu dutenez, "bada garaia horiei, euren aginduak gurean ez direla zilegi esateko eta gure herriaren berezko hizkuntzan bizitzeko eskubidea eta asmo dugula irmo adierazteko".

"Euskaltzaleak gara, jartzen dizkiguten oztopoei aurre egiteko prest gaudelako, euskaraz bizitzeko hori egitera behartzen bagaituzte. Baina, euskaltzaleak gara, euskaraz bizitzeko neurriak hartzen dituztenak babesteko eta txalotzeko prest gaudelako ere", gaineratu du.

Hala ere, azpimarratu dute euskaraz bizitzea ez dagoela soilik herritarren esku: "Euskaraz biziko bagara, ezinbestekoa da herritarron eta instituzioen konplizitatea. Bide horretan, neurriak hartu eta aurrera egiten badute, argi izan dezatela, bidelagun izango gaituztela. Aukera hau baliatu nahi dugu, hain zuzen, oztopoen gainetik aurrera egitea erabaki duten horiek zoriontzeko eta gainerako instituzioei ere bide berean urratsak ematera gonbidatzeko. Ez ditugu bakarrik utziko eta oztopoei elkarrekin egingo diegu aurre".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostiako azken albisteak