Gizartea -
Araban
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik
Emakumea etxeko komunean ezkutatu da eraso gehiago ez jasateko, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen bikotekidea jotzeagatik. Emakumea etxeko komunean ezkutatu da eraso gehiago ez jasateko, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Goizeko bostak eta erdian emakume batek larrialdi zerbitzura deitu du, bikotekideak jo egin duela salatzeko. Biktimak adierazi duenez, etxeko komunean ezkutatuta zegoen eraso gehiago ekiditeko.
Ertzaintzaren patruila bat etxebizitzara gerturatu da eta etxeko atea inork irekitzen ez zuela ikusita, suhiltzaileei deitu die. Azkenean, irekita zegoen leiho batetik sartu dira etxean.
Emakumeak adierazi duenez, eztabaida izan du bikotekidearekin eta hark jo egin du. Hainbat golpe zituen emakumeak aurpegian. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du. Erasotzaileak hatz aizto batekin egindako zauria zuen hatz batean. Antza, bere burua defendatzeko egin dio zauriak emakumeak.
Epailearen aurrera eramango dute gaur gizonezkoa.