Gizartea -
Lapurdi
Arrantza-ontzi bat harrapatuta gelditu da Donibane Lohizunen
Arrantzaleak onik atera dituzte, baina Bretainiako ontzia ez atzera ez aurrera geratu da bokalean.
EITB.EUS
Arrantzontzi bat harrapatuta geratu da, gaur goizaldean, Donibane Lohizuneko bokalean. Bertan zihoazen sei arrantzaleak onik atera dituzte.
Saint Nazaireko (Bretainia) Cinthart ontziak izan du istripua, eta erregaia isurtzeko arriskua da orain kezka, 15.000 litro gasolio baititu erregai-ontzian. Hala ere, Frantziako Itsas Prefekturatik nabarmendu dutenez, "berez ez dago arriskurik, ontzi barruko gasolioa lurrundu egiten baita".
Argazkia: Franck Dolosor
Lehen ikerketen arabera, lemarekin arazoren bat izan dute, eta hondoa lo dute, lurretik oso gertu, itsasgora bete-betean. Frantziako Gobernuko teknikariek azterketa abiatu dute, ontziarekin zer egin erabakitzeko. Prefekturako arduradunen esanetan, azken hitza armadorearena da, betiere, Prefekturaren oniritziarekin.