Gizartea -

Pobrezia

Etxerik ez duten 1.500 lagunek egoitza sozialetan egiten dute lo EAEn

Gainera, 323k kalean lo egiten dute: 141ek, Bilbon; 89k, Donostian; eta 17k, Gasteizen.

Pertsona bat kalean lo egiten. Argazkia: Efe
Pertsona bat kalean lo egiten.
1.836 etxerik gabe zeuden EAEn 2014. urtean

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerik ez duten 1.836 pertsona zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik, 1.513k egoitza sozialetan egiten dute lo, eta 323k, kalean.

Hori da, besteak beste, Jaurlaritzak, Aldundiek eta udalek elkarlanean egindako txosten baten ondorioetako bat. Iñigo Pombo Gizarte Politiketako sailburuordeak, Jon Albizu Donostiako Ongizate zinegotziarekin eta Joseba Zalakain Eguia Careaga Fundazioko zuzendariarekin batera, prentsaurrekoa eman du Gipuzkoako hiriburuan txostena aurkezteko.

Ikerketa EAEko biztanle gehien dituzten hamar herrietan egin dute, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleriaren % 53 pilatzen dituzten herrietan, hain zuzen ere.

Hori horrela, kalean lo egiten duten 323 pertsona zenbatu zituzten; horietako 141, Bilbon; 89, Donostian; eta 17, Gasteizen.

Gainerako herrietan 76 pertsona aurkitu zituzten egoera larri horretan: 39, Irunen; 20, Getxon; 9, Barakaldon; 3, Laudion; 3, Santurtzin; eta 2, Portugaleten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea