Gizartea -

Bilbao Praxis topaketak

12.000 minbizi kasu berri atzematen dira urtero Euskadin

Gero eta gehiago zabaltzen ari den gaitza dela diote adituek, batez ere bizi itxaropena gero eta handiagoa delako. Datozen 20 urteetan %70 egingo dute gora minbizia kasuek.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon, gaur emango diote amaiera minbiziari buruzko Bilbo Praxis topaketei. Diziplina anitzeko 100 aditu ari dira hizlari moduan parte hartzen, atzotik, eta gaixoen eta euren familien testigantzak ere jasotzen ari dira.

Gero eta gehiago zabaltzen ari den gaitza dela diote adituek, batez ere bizi itxaropena gero eta handiagoa delako. Datozen 20 urteetan %70 egingo dute gora minbizia kasuek.

Euskadin, urtero, 12.000 kasu berri azaltzen dira. Alde ona, adituen esanetan, gaixotasuna, kasu askotan, kronifikatzen ari dela.

Batezbestez, 65 urterekin diagnostikatzen da. Gizonezkoen % 50 eta emakumezkoen % 60 sendatzen dira.

Bularreko minbizia esaterako, 10etik 9k gainditzen dute, baina biriketakoa %15ek besterik ez. Aldagai genetikoak daude, saihestezinak, baina prebentzioarekin, minbizia izateko aukerak murrizten dira, topaketa horietan aditzera eman dutenez.

Gabakoa erretzea, ariketa fisikorik ez egitea edo elikadura ez zaintzea izan daitezke minbizia arriskua areagotzeko faktoreak.

Minbiziari aurre egiteko moduagatik eta gaixotasun honen irudia normalizatzeagatik, Iñaki Azkuna alkate izandakoak eta Albert Jovell medikuak omenaldia jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak