Gizartea -
Gipuzkoa
19 urteko neska batek bortxaketa-saiakera salatu du Villabonan
Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoera argitzeko. Sexu-erasoa goizaldean izan da, 05:45ak aldera.
Erredakzioa
19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du Villabonan (Gipuzkoa), Ertzaintzak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.
Dirudienez, gizonezko bat neska bortxatzen saiatu da. Sexu-erasoa goizaldean jazo da, 05:45ak aldera, gaztea etxera zihoala. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Elkarretaratzea
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Villabonan 19 urteko gazteak pairatutako sexu-erasoa salatzeko.
Protesta deitu duten elkarte sozialek adierazi dutenez, emakumeari egindako jazarpenaren arazoari erantzun bateratua eman behar zaio. Halaber, beldur-kiribilarekin amaitzeko eta kalera irtetzeko deia egin diete emakumeei.
Bestalde, Villabonako Udalak beste elkarretaratze bat deitu du biharko, 19:30etan, Errebote plazan.