Gizartea -
Zirkulazioa
221 km/h-ko abiaduran, Mungian
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat inputatu du, bideko segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Erredakzioa
Hogeita lau urteko gizonezko bat 221 km/h-ko abiaduran gidatzen atzeman zuten larunbat goizaldean, BI-631 errepidean, Mungia parean. Bertan, 100 km/h-koa da muga.
Ertzaintza kontrol bat egiten ari zen puntu horretan, eta, 02:00etan, 221 km/h-ko abiaduran zihoan Audi A4 bat pasatu zen bertatik.
Patruila haren atzetik abiatu zen, baina ez zuten harrapatzea lortu. Gidaria identifikatu ondoren, baina, bideko segurtasunaren aurkako delitu bat inputatu diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea