Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Caceresen

Antza denez, gizonezkoak autotik kanpora bultzatu du emakumea (23 urte), autobidetik zihoazela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 23 urteko emaztea hil ei zuen atzo Caceresen (Extremadura), autobidetik zihoazlea autotik kanpora bultzatuta. Poliziak atxilotu egin du ustezko hiltzailea.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren iturriak aipatuta EFE agentziak azaldu duenez, tragedia 16:30ean jazo zen. Ordu horretan, emakume bat auto batetik jausi zela ohartarazi zioten Poliziari.

Guardia Zibila bertaratu zen, eta autoaren gidaria, biktimaren senarra, atxilotuta eraman zuen, emaztea bultzatu zuelakoan. Bestalde, emakumezkoa ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.

Gizonezkoa Guardia Zibilaren kuartelean dago oraindik, epailearenera noiz eramango zain.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefonora (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Tratu txarrak gaur