Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bere buruaz beste egin du Landetan ustez bi emakume hil zituenak
Gizonezkoa espetxean aurkitu dute urkatuta, sei egun preso egon ostean.
Erredakzioa
Hilda aurkitu dute ustez bikotekide ohia eta horren ama Landetan, Baionatik gertu, hil zituen gizonezkoa.
Hilketaren ustezko egileak bere buruaz beste egin du espetxean, Bordeletik gertu. Zaintza berezia zuen, baina sei egun preso egon ostean, bere burua urkatu du.
Hilketa bikoitzak Ipar Euskal Herri osoa asaldatu zuen; izan ere, biktimetako bat Baionako ospitaleko langile ezaguna zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea