Gizartea -
Irunen
Zazpi urteko espetxe-zigorra, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik
Emakume bat bortxatzen saiatzeagatik, beste biri egindako sexu-erasoengatik eta lesio-falta batengatik zigortu dute.
Erredakzioa
Zazpi urte eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonezko bati, Irunen emakume bat bortxatzen saiatu eta beste biri sexu-erasoak egitea egotzita. Sexu erasoak 2012ko abenduan egin zituen.
Epaiketa gaur goizean egin dute, Gipuzkako Auzitegian. Ezarritako zigorrarekin ados agertu da gizonezkoa. Fiskaltzak eta herri-akusazioak eskutako zigorra da ezarri diotena. Emakume bat bortxatzen saiatzeagatik, beste biri egindako sexu-erasoengatik eta lesio-falta batengatik zigortu dute.
Horrez gain, 90 euroko isuna ordaindu beharko du erasotzaileak, eta ezin izango da biktimei gerturatu datozen bost urteetan. Sexu-erasoaren biktima bakoitzari 6.000 euro eman beharko dizkio, eta bortxatzen saiatu zen emakumeari, 9.000 euro.