Gizartea -
Dirua Frantziara zeramaten
442.500 euro atzeman dizkiete bi txinatarri kontrol batean, Murgian
Dirua ekipajean ezkutatuta zeramaten, eta Frantziara eraman nahi zuten, Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Segurtasun-kontrol batean gelditu dituzte, AP-68 autobidean, Murgian.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 422.510 euro atzeman dizkie Txinako bi herritarri, diru-kopuru hori Espainiar Estatutik ateratzen saiatzea egotzita. Bi txinatarrak gama altuko ibilgailu batean zihoazela geldiarazi dituzte Arabako Murgia herrian.
Dirua ekipajean ezkutatuta zeramaten, Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Segurtasun-kontrol batean gelditu dituzte, AP-68 autobidean, Murgian.
Nazioartera diru hori ateratzeko baimenik ez zutenez, Guardia Zibilak 422.510 euroak gorde egin ditu. Kapital-ateratzea izateko arriskuaz ohartarazi du Poliziak. Dirua Espainiar Estatutik Frantziakora eta ondoren Txinara eraman nahi zuten, antza.
Azaldu dutenez, bi atxilotuek dirua zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen inguruko legeak urratu dituzte. Hortaz, Poliziak atxilotu egin ditu.