Gizartea -
Emakumearen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Andoainen, emazteari tratu txarrak emateagatik
Emazteari tratu txar fisikoak eta psikologikoak ematea, eta Marokora joatera behartzea egotzi diote 35 urteko gizonezkoari.
Erredakzioa
35 urteko gizonezko bat atxilotu dute Andoainen emazteari tratu txar fisikoak eta psikologikoak ematea leporatuta, Segurtasuna Sailak jakinarazi duenez. Gainera, haren borondatez kontra Marokora joatera emaztea behartu nahi zuen.
Atxiloketa ostiralean jazo da, Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu eta haren aurkako salaketa jaso ostean.
Emazteak salatu duenez, bi urte eta erdiz geroztik tratu txar fisikoak eta psikologikoak eman dizkio gizonezkoak, eta kontrol zorrotza jasotzen du senarrarengandik, ez baitzion bestelako pertsonekin harremanak izaten. Gainera, haren agindua betetzen ez badu, senarrak jarrera bortitza izaten du. Horrez gain, Marokora joateko mehatxuak jaso ditu.
Kasua ezagutzean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du biktimaren egoera konfirmatzeko, eta emaztea aita-amaginarrebaren etxean aurkitu du. Ertzain-etxera eraman dute, eta emazteak senarraren aurkako salaketa aurkeztu du.
Ondoren, ertzainek gizonezkoa atxilotu dute, eta dagokien polizia-izapideak egin ostean, epailearen esku utzi dute.