Gizartea -
Madril
17 atxilotuetako 14 epailearen aurretik igaroko dira datozen orduetan
Atxilotuetako hiru adin txikikoak ziren eta atzo pasatu ziren Adingabeen Fiskaltzaren aurretik. Hamazazpi lagunak 'Duintasun Martxen' ondoren, Madrilen izandako istiluetan atxilotu zituzten.
Erredakzioa
Atzo, "Duintasunaren aldeko Martxen" ondoren Madrilen izandako istiluetan atxilotutako 17 lagunetatik 14 epailearen aurretik igaroko dira datozen orduetan, desordena publikoak eragitea eta, zenbait kasutan, kalteak eragitea eta autoritate agenteen kontra atentatua egitea egotzita.
Hamazazpi atxilotuetatik hiru adin txikikoak ziren eta atzo Adingabeen Fiskaltzaren esku gelditu ziren, kasu horietan ohikoa izan ohi den bezala, Poliziak berri eman duenez.
Atxilotu guztiei desordena publikoak eragitea egotzi diete eta, horietako batzuei, baita kalteak egitea eta autoritate agenteen kontrako atentatua egitea ere.
Atxiloketak "Duintasunaren aldeko Martxak" amaitu eta gerora izan ziren. Antza denez, berrehun lagun inguru Madrilgo Puerta del Sol plaza ingurura gerturatu ziren eta han eta inguruko kaleetan hiri-altzariak suntsitu eta istiluak eragin zituzten.
Adinez nagusi diren atxilotuak Moratalazeko polizia etxean daude eta datozen orduetan epaitegira eramango dituzte.
Bestalde, polizia etxearen atarian dozenaka lagun elkartu dira atxilotuei babesa eskaintzeko eta horien askapena eskatzeko, Irailak 25 koordinadorak eta beste kolektibo batzuek sare sozialetan jakinarazi dutenez.