Politika -

Podemos

Milaka lagunek egin dute bat 'Aldaketaren aldeko martxa'-rekin

Pablo Iglesiasek adierazi du herritarren Europa batekin egiten duela amets, eta PPri hauteskundeak irabaziko dizkiotela ohartarazi du.

Aldaketaren Martxa egiten ari dira Madrilen, Podemos-Ahal Duguk deituta. Argazkia: EFE
Aldaketaren Martxa egiten ari dira Madrilen, Podemos-Ahal Duguk deituta. Argazkia: EFE
Podemosek Madrilgo erdigunea hartu du 'Aldaketaren martxa'n

5:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek hartu dute parte larunbat honetan Madrilen egin den "Aldaketaren aldeko martxa"-n. Manifestarien ahotan aldaketaren aldeko oihuak entzun dira: "Bai, ahal da!" edo "Antzeman eta sentitu egin daiteke, Pablo presidente".

Podemos alderdiak deituta, manifestazioa Cibeles plazatik atera da eta Puerta del Solen amaitu da. Amaieran, Pablo Iglesias Podemoseko buruak hitz egin du. Manifestazioa hasi baino 20 minutu lehenago, Puerta del Sol inguruak jendez beteta zeuden.

Eguzkia lagun eta jai giroan, manifestariek hainbat pankarta eta bandera erakutsi dituzte: Podemosekoa eta errepublikarra, esaterako; eta PPren eta PSOEren bipartidismoaren eta troikaren kontrako kartelak.

Halaber, Greziaren eta Syrizaren aldeko mezuak eta "kasta"ren kontrako oihuak entzun dira.

Iglesias: 'Beraiek aldaketari esperimentua eta kaosa deitzen diote, guk, demokrazia'

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak haren alderdiak eskatzen duen aldaketari "esperimentu edo kaosa" deitzen diotenei erantzun die eta adierazi du oso serio hartzen dutela herritarrek instituzioak bereganatzeko duten ametsa. "Goikoek esperimentua eta kaosa deitzen diote aldaketari, baina behekook demokrazia deitzen diogu", aldarrikatu du.

Orain, "herrialde hobe batekin amets egiten dugu, ez gara amets egitera etorri Puerta del Solera, gure ametsak errealitate egitera baizik", azpimarratu du.

Puerta del Solen bildutako milaka pertsonaren aurrean, Podemoseko buruak adierazi du herritarren Europa batekin amets egiten dutela eta PPri hauteskundeak irabaziko dizkiotela ohartarazi du.

"Inoiz gehiago ez jenderik gabeko herrialderi", aldarrikatu du eta ondorengo esaldiarekin amaitu du hitzaldia: "Amets egin ahal dugu, irabazi ahal dugu".

Iñigo Errejonek adierazi du Moncloa izango dela hurrengo mugarria

Iñigo Errejon Podemoseko kideak adierazi duenez, gaurko martxaren ondotik, Moncloa izango da hurrengo mugarria.

"Cibelesen hasi den martxaren bigarren mugarria Moncloa izango da eta, hirugarrena, herriaren burujabetza", hala adierazi du Iñigo Errejon Podemoseko Politika idazkariak.

Ildo horretan, Errejonek ziurtatu du gaurko mobilizazioa "demokraziaren historian mugarri izango da". "Manifestazio hau lorturiko helburu bat da. Martxa hau bultzatu duen ilusioa jauzi kualitatibo bat da, demokraziaren historian mugarri bat izango dena. 2014an etsipena atzean utzi genuela esan dugu eta 2015a aldaketa politikoaren urtea izango da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Unidas Podemoseko buru ohia