Gizartea -

Hegazkin istripua, Frantzian

Biktimen senideen arretarako telefonoak

Espainiako Gobernuak, Generalitateak, Alemaniako Gobernuak, AENAk eta Germanwings konpainiak biktimen senideen arretarako telefonoak  eta bulegoak jarri dituzte.

Biktimen senideak, Prateko aireportura iristen. EFE.
Biktimen senideak, Prateko aireportura iristen. EFE.
Biktimen senideak, Prateko aireportura iristen. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak telefono zenbaki bat jarri du abian, biktimen senideentzat: 913 948 900. Horrez gain, helbide elektroniko bat ere erabilgarri izango da: unidaddecrisis@maec.es.

Kataluniako Generalitateak 012 (Kataluniako bizilaguntzentzat) eta 902 400 012 (kanpokoentzat) telefono zenbakiak jarri ditu biktimen eskura, informazioa emateko.

Germanwings berak "laster" jakinaraziko du biktimen senideak artatzeko telefono zenbakia. "Germawings eta Lufthansako langile guztiak atsekabeturik gaude. Gure pentsamenduak eta otoiak bidaiarien eta tripulatzaileen senideekin daude", adierazi du konpainiak.

Alemaniako Gobernuak ere abian jarri du telefono zenbaki bat: 0049 30 5000 3000.

AENAk Bartzelonako aireportuko bigarren terminalean hartuko ditu hegaldi horretako biktimen senideak. Dagoeneko senide batzuk gerturatu dira.

Germanwings enpresak 1,9 milioi bidaiari eraman zituen iaz Espainian, AENAk zabaldutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea