Gizartea -

Gertakaria

Gernikan desagertu zen 39 urteko gizona onik agertu da Eslovenian

Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitia martxoaren 10ean desagertu zen Gernika-Lumon. Kortezubiko bizilaguna Esloveniako mugan identifikatu dute. Ondo dago, eta Euskal Herrira bidean dago, errepidez.

Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitia. Artxiboko irudia: EiTB
Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitia. Artxiboko irudia: EiTB
Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitia. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 10ean Gernika-Lumon (Bizkaia) desagertu zen gizona onik agertu da Eslovenian, ETBk jakitera eman duenez. Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitiak bizikleta denda bat zuen Gernikan.

Desagertu zen egunean, bizikletarekin atera zen eta laster itzuliko zela zioen ohartxo bat utzi zuen dendan. Itzultzen ez zela ikusita, haren etxera joan ziren senideak, eta atea zabalik eta telebista piztuta aurkitu zuten. Gizonaren furgoneta eta bizikleta ere desagertu ziren.

Kortezubiko bizilaguna arratsaldean identifikatu dute Esloveniako mugan. Ondo dago, eta Euskal Herrira bidean dago, errepidez, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak egunak eman zituen gizona bilatzen, baina ikerketa irtenbiderik gabeko puntu batera heldu zen. Schengen eremuan bilatzeko agindua zabaldu zuen Ertzaintzak. Erabaki horri esker identifikatu du Esloveniako Poliziak, herrialdeko muga bere furgonetarekin zeharkatzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo bideoak Desagertutako pertsonak gaur Eslovenia gaur