Gizartea -

Tragedia Alpeetan

Hegazkineko kopilotuak Andreas Lubitz izena zuen eta 27 urte zituen

Ostegun honetan Lubitzen bi etxebizitzak miatzeko agindua eman du Düsseldorfeko Fiskaltzak. Horrela, kopilotuaren etxeetatik poltsekin eta kutxekin atera dira poliziak.

Andreas Lubitz kopilotua. Argazkia: Paris Match
Andreas Lubitz kopilotua. Argazkia: Paris Match
Andreas Lubitz zen hegazkineko kopilotua

0:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, Frantziako Alpeetan nahita amildu zuen hegazkineko kopilotuak Andreas Lubitz zuen izena, 27 urte zituen eta alemaniarra zen, Brice Robin Marsellako fiskalak gaur jakinarazi duenez.

Kopilotua bakarrik gelditu zen, pilotuak kabinatik atera behar izan zelako. Orduan, hegazkinak behera egiteko maniobra abiatu zuen "nahita" kopilotuak, gaineratu du Marsellako fiskalak.

Kopilotuaren etniari edota erlijioari buruzko datu gehiagorik ez duela adierazi du fiskalak, baina baieztatu du ez zegoela gehien bilatutako terroristen zerrendan. Are gehiago, fiskalak baieztatu du une honetan ez dutela daturik atentatu terrorista izan dela esateko.

Azaldu duenez, Frantziako Jendarmeria eta Alemaniako agintariak kopilotua ikertzen ari dira eta, ziurrenera, haren gertukoak galdekatuko dituzte gertaturikoa argitzen saiatzeko.

Kopilotuak 630 orduko esperientzia zuen eta 2013ko irailean hasi zen Germanwings hegazkin konpainian, Lufthansa konpainia alemaniarreko bozeramaile batek berri eman duenez.

"Hegaz egiteko ametsa bete zuen?

?Hegaz egiteko ametsa bete zuen, ametsa garesti ordaindu du orain bere bizitzarekin?, esan zuten Montabaureko LSC Westerwald aireko klubaren kideek tragediaren berri izan eta gero.

Lubitz gogorarazteko omenalditxo horretan, adiskide baten heriotza deitoratu zuten klubeko kideek: ?Planeatzeko hegazkinen pilotu bezala hasi eta Airbus A320 bateko pilotua izatera heldu zen?.

Hegazkin horrekin amildu zen asteartean, Frantzian, Bartzelonatik Düsseldorfera zihoan hegaldi batean. Ostegun honetan Lubitzen etxebizitzak miatzeko agindua eman du Düsseldorfeko Fiskaltzak. Horrela, kopilotuaren etxeetatik poltsekin eta kutxekin atera dira poliziak.

27 urteko gaztea Montabaureko herri txikian jaio zen. 12.500 biztanle ditu udalerriak eta Renania-Palatinadoko estatuan dago.

Dusseldorfen (Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiriburua) eta gurasoen etxearen (Montabaur) artean bizi zen. Gurasoen etxebizitza ere miatu du Poliziak gaur, kopilotuaren jokabidea azaltzen duten zantzuen bila.

Lufthansak Bremenen duen zentroan ikasi zuen Andreas Lubitzek, Carsten Spohr airelineako presidenteak jakinarazi duenez. Duela sei urte eta zenbait hilabetez pilotu ikasketak utzi zituen Lubitzek, baina hori gertatzea ohikoa da.

Baina geldialdi edo atsedenaldi horrek zurrumurruak sortu ditu. Depresioa edo beste arazo psikologikoren bat aipatu dute informazioek, baina inork ez du baieztatu.

Montabaureko aireko klubaren kideek Lubitz ?gazte oso atsegina? zela esan dute. ?Mutil alaia, eta batzuetan lasaia? zela erantsi dute.

Azterketa mediko guztiak gainditu zituen

Lufthansak eta Ipar Renania-Westfaliako aireko kontrol agintariek eskatutako segurtasun kontrol guztiak gainditu zituen Lubitzek.

Düsseldorfeko Udalaren iturriek azaldu dutenez, azterketak aurrenekoz 2008an gainditu zituen, bigarrenez 2010ean, eta iragan urtarrilean garbi zegoela berriro egiaztatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hegazkin istripuak albisteak