Gizartea -

Bilbo

14 hilabeteko zigorra, Bilboko metroko langile bati eraso egiteagatik

Abenduaren 28an jazotako gertakari batengatik zigortu du kasuko epaileak erasotzailea.

Bilboko metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko metroa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote pertsona bati, iazko abenduaren 28an Metro Bilbaoko langile bati eraso egiteagatik.

Epaiaren arabera, erasotzaileak hainbat arau-hauste egin zituen, nahiz eta epaileak egotzi dion delitu larriena Bilboko metroko langile bati egindako erasoa izan. Hala jakinarazi du Metro Bilbaok gaur zabaldutako oharrean.

2007az geroztik, Metro Bilbaoko langileei egindako erasoengatik zazpi zigor-epai eman dituzte epaitegiek.

Enpresak ohar batean azpimarratu duenez, metroaren instalazioetan langileen kontra gertatzen diren erasoak, mehatxuak, larderiak eta bidegabeko jarrera guztiak arbuiatzen eta jazartzen ditu.

Arazo horri aurre egiteko, Bilboko metroak "Bidaide" izeneko lantalde bat eratu du metroan elkarbizitza sustatzeko eta erabiltzaileei gizatasunez jokatzeko, arauak errespetatzeko eta langileekiko errespetuz jokatzeko dei egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao bideoak