Gizartea -

Nafarroa

Behargin bat garun-heriotza egoeran, Noainen lan-istripua izan ostean

Langileak (49 urte) kolpe handia hartu zuen buruan larunbatean, burdinazko pieza batekin. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko langile bat garun-heriotza egoeran dago larunbatean lan-istripua izan eta gero, autoetarako piezak ekoizten dituen enpresa batean, Noainen (Nafarroa).

Ezbeharra 12:05ean jazo zen; J.M.A.R. langileak kolpe handia hartu zuen buruan burdinazko pieza batekin, eta garezurrean traumatismoa eragin zion.

Nafarroako Larrialdi Agentziaren SOS Nafarroak zerbitzuak Noaingo Osasun Etxeko guardiako medikua bidali zuen, eta Iruñeko Suhiltzaileen anbulantzia batean eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Bestalde, Foruzaingoak polizia talde bat bidali zuen bertara, eta Auzitegiko Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa