Gizartea -

Osakidetza

Ebakuntzen data Internet bidez ezagutu ahalko da EAEn

EAEko biztanleek Internet bidez jakin ahal izango dute itxaron-zerrendako zein postutan dauden.

Ekimena modu mailakatuan abiatuko dute. EiTB
Ekimena modu mailakatuan abiatuko dute. EiTB
Ekimena modu mailakatuan abiatuko dute. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebakuntza baten zain dauden EAEko biztanleek Internet bidez jakin ahal izango dute itxaron-zerrendako zein postutan dauden eta noiz egingo dieten kirurgia, Jon Darpon Osasun sailburuak SER irrati katean jakinarazi duenez.

Ekimena modu mailakatuan abiatuko dute. Hori horrela, ekainetik ebakuntza larrien datak ezagutu ahalko dira Interneten. Urte amaierarako gainerakoenak eta proba osagarrienak ere kontsultatu ahalko dira.

Bestalde, Darpon "harrituta" agertu da Espainiako Gobernuak atzera egin eta osasun sarbidea eman dielako agiririk ez duten etorkinei.

Dena dela, sailburuak esan du gehien espero duen albistea dela Espainiako Gobernuak botiken koordainketa ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Interneteko albisteak