Gizartea -

Gasteizen

Gizon bati edaria lapurtzen saiatu da eta botila batekin buruan jo du

Biktimak edaria eskatu zuen diskoteka batean eta, berehala, ezagun bat gerturatu zitzaion, kentzeko helburuarekin. Orduan, eztabaida hasi eta, lurrera bota ondoren, buruan kolpatu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, beste gazte bat buruan botila batekin kolpatzea leporatuta, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

5:00ak jotzear zirenean, Ertzaintzaren polizia-auto batek abisua jaso zuen, hiriburu arabarreko diskoteka batean borroka bat izan zelako eta, ondorioz, pertsona bat zaurituta zegoela.

Ertzainak bertaratu ziren eta burutik odola zerion gazte bat topatu zuten. Ondoren, identifikatu eta anbulantziaren laguntza eskatu zuten.

Handik gutxira, agenteek emakume batekin hitz egin zuten, gertatutakoaren lekuko, eta, esan zuenez, bertan zegoen beste gizonezko batek buruan jo zuen zauritutako gaztea, diskotekaren barruan zeudela. Agenteek, hortaz, ustezko erasotzailea atxilotu eta Polizia-etxera eraman zuten.

Antza denez, biktimak edaria eskatu zuen diskoteka batean eta, berehala, ezagun bat gerturatu zitzaion, kentzeko helburuarekin. Orduan, eztabaida hasi eta, lurrera bota ondoren, buruan kolpatu zuen.

Atxilotutakoak aurrekariak ditu eta epailearen aurrera eraman zuten atzo bertan, Gasteizko Guardiako Epaitegian.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba