Gizartea -

Agiria

Gipuzkoako parrokoen % 77, Munillaren izendapenaren aurka

Donostiako gotzain berria izateko "pertsona egokia" ez dela uste dute sinatzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako parrokoen % 77k Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzain izendatzearekin bat ez datozela adierazi dute gaur idazki batean. Testuan adierazi dutenez, Munilla ez da gotzain izateko "pertsona egokia".

Guztira, 131 apaizek eman dute sinadura, Gipuzkoako parroko aktiboen gehiengoa.

"Kezka handia" eta "mina" adierazi dute parrokoek Munillaren izendapenagatik. Gipuzkoako Elizbarrutiari "indarra kendu" nahi diote, eta "norabidea aldatu" nahi dute izendapenarekin, sinatzaileen hitzetan.

Gainera, Munillaren ibilbidea "ez dator bat Elizbarrutiko lerroarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak