Gizartea -
15 akusatu
'Madrid Arena auzia'ren ahozko epaiketari hasiera eman dio epaileak
Akusatuen artean, besteak beste, Miguel Angel Flores enpresaburua, Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoaren buruzagi ohia eta Simon Viñals Madrilgo zinegotzi ohia daude.
Agentziak | Erredakzioa
Madrilgo Argibideetako magistratuak ‘Madrid Arena auzia’ren ahozko epaiketari hasiera eman dio. 15 akusatu daude prozesuan. Tragedian bost gazte hil ziren jende-olde batean, Halloween festan, 2012ko azaroaren 1ean.
Akusatuen artean, besteak beste, Miguel Angel Flores enpresaburua, Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoaren buruzagi ohia eta Simon Viñals Madrilgo zinegotzi ohia daude, Madrilgo Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Zuhurtziagabekeria larriagatik bost hilketa delitu eta 30 lesio delitu egotzi diete 13 akusaturi, baina egilekide bezala. Bitartean, zuhurtziagabekeria larri profesionalagatik hiru hilketa delitu leporatu diete beste bi akusatuei, baina egilekide gisa ere.
Aurrenekoak Miguel Angel Flores Gomez festaren antolatzailea, Santiago Rojo Buendia Divertt enpresako zuzendari nagusia, Miguel Angel Morcillo Pedregal Divertteko beharginen zuzendaria, Rafael Pastor Martin Madrideceko segurtasun departamentuko buruzagia, Francisco del Amo Lopez Madrideceko proiektuen koordinatzailea eta Jose Ruiz Ayuso Madrideceko teknikaria dira.
Era berean, akusatu horien artean, Juan Jose Paris Nalda eta Raul Monterde Guillermo Seguriber enpresako buruzagiak; Jose Antonio Diaz Romero Seguriberreko taldearen buruzagia; Roberto Mateos Garcia zaindaria; Carlos Manzanares Rodriguez eta Emilio Beillard Cueto Control 34ko bazkideak eta Emilio Monteagudo Parralejo Madrilgo Udaltzaingoaren buruzagi ohia daude.
Beste bi akusatuak Simon Viñals Perez Madrilgo Udalaren zinegotzi ohi eta medikua eta Carlos Viñals Larruga haren semea dira.
Gaur igorritako autoan, behin-behineko askatasuna mantentzen die epaileak akusatuei. Miguel Angel Flores Gomez, Raul Monterde Guillermo, Juan Jose Paris Nalda, Carlos Manzanares Rodriguez, Juan Emilio Beillard Cueto eta Roberto Mateos Garcia auzipetuak epaitegietan aurkeztu behar dira, hau da, prebentzioko neurriak mantendu dizkie magistratuak.