Gizartea -
Bermeo
18 hilabeteko espetxe zigorra, gazte bati belarrian koska egiteagatik
Erasoa 2013ko martxoaren 2an jazo zen, Bermeoko (Bizkaia) lokal batean. Bi gazteek borroka egin zuten, eta, une batean, batak besteari koska egin zion.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio 29 urteko gizon bati, beste gazte bati belarrian koska egiteagatik.
Aldeak ados agertu dira, eta, gainera, kondenatuak biktimari 10.000 euroko kalte-ordainak eman izana aringarritzat onartu dute.
Erasoa 2013ko martxoaren 2an jazo zen, Bermeoko (Bizkaia) lokal batean. Bi gazteek borroka egin zuten, eta, une batean, batak besteari koska egin zion.
Ondorioz, erasotzailea kondenatu egin dute, baina biktima ere bai, lesio delitu bat egotzita. Hain zuzen ere, isun bat ordaindu beharko du, 6 eurokoa egun bakoitzeko hilabete batez.