Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

94 urteko emakume bat bortxatu dute bere etxean, Biarritzen

Larunbat goizaldean, gizon bat emakumearen etxera sartu zen, adinekoa bakarrik zegoenean, eta lepotik alarma sistema kendu eta gero, bortxatu eta ihes egin zuen.

Iratxe Martinez | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldean, 94 urteko emakume bat bortxatu zuten bere etxean, Biarritzen, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Frantziako Fiskaltzaren arabera, gertakariak 05:00ak aldera jazo ziren biktimaren etxean. Gizon bat 94 urteko emakumearen etxera sartu zen, adinekoa bakarrik zegoenean, eta lepotik alarma sistema kendu eta gero, bortxatu eta ihes egin zuen.

Biktimak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei. Adineko emakumea ospitalera eraman behar izan zuten.

Poliziaren arabera, etxebizitzako sarraila ez zuten indarrez ireki. Jendarmeria erasotzailearen bila ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Biarritz