Gizartea -

Ibilbidearen balantzea

Eskubide murrizketa guztiak salatzera deitu du Gora Gasteizek

"Arrazismoa areagotzeko erakundeak erabiltzen dituztenak" ohartarazi ditu plataformak, mezu hau zuzenduz: "dena ez de onargarria".

Gora Gasteiz plataformak bere ibilbidearen balantzea egin du. Argazkia: EiTB
Lortutako guztiarekin pozik daude Gora Gasteizekoak

0:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gora Gasteiz plataformak "arrazismoa areagotzeko erakundeak erabiltzen dituztenei" ohartarazi die dena ez dela onargarria. Halaber, "bizitzaren edozein alorretan eskubideak murrizteko saiakera guztiak salatzeko" deia egin du.

Gasteizen izandako prentsaurrekoan bere ibilbidearen balantzea egin du plataformak. "Marka gisa agur esaten dugu poz-pozik eta harro, helburua bete baitugu, eta auzokideen eskubideak defendatzera kalera irten den hiri baten parte garelako, auzokide horien jatorria gorabehera", nabarmendu du.

"Ekimen hau asmo garbi batekin jaio zen: ezagutzen dugun eta bizi garen Gasteiz kalera ateratzea. Hiriaren irudi ofiziala aldatu nahi genuen: zuri-beltzeko hiri batetik kolore anitzeko hiri batera. Eta horretarako elkarteak eta herritarrak bereganatu nahi genituen, kaleak hartzeko eta kolorez, aniztasunez eta errespetuz betetzeko", azaldu dute plataformako bozeramaileek.

"Azken hilabeteetan sortutako egoera arduragabekeria hutsa da, eta ondorio larriak eragin ditu, eta ez gaude hori onartzeko prest. Hori dela eta, lau bozen truke, herritarrak mespretxatzen, askatasun eta eskubideak murrizten edo, ustelkeria ezkutatzeko, eztabaida faltsuak sortzen dituzuen bakoitzean, hemen egongo gara", ohartarazi du Gora Gasteizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrazismoa Euskadin Gasteiz