Gizartea -

Lapurreta

8 atxilotu Otxandion, 1.500 metro kable lapurtzea egotzita

Lapurreta ostiral arratsaldean gertatu zen eta, ihes egiten saiatu baziren ere, atxilotu egin zituzten ustezko lapurrak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zortzi gazte atxilotu zituen atzo Otxandion, enpresa batetik 1.500 metro kable lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lapurreta atzo 14:30ak aldera gertatu zen. Antza denez, enpresako kide batek eman zion abisua Ertzaintzari eta ustezko lapurrek erabilitako ibilgailuari buruzko informazioa eman zien ertzainei.

Ertzainek BI-632 errepidean, Durango parean, aurkitu zuten ibilgailua. Hasiera batean ihes egiten saiatu baziren ere, atxilotu egin zituzten ustezko lapurrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak Durangaldea azken ordukoa