Gizartea -

Getxon izan da

Nolakoa da 'Anthem of the seas' bidaia-ontzia barrutik?

Cadizerako bidean da dagoeneko, baina aurten lau bider izango da Bizkaian; hurrengoa, ekainaren 16an.

'Anthem of the sea' luxu handiko ontzia Getxora heldu da

1:16

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Anthem of the seas' munduko bigarren bidaia-ontzirik handiena Getxon izan zen atzo, eta herritarren ikusmina piztu zuen. Cadizerako bidean da dagoeneko, baina aurten lau bider izango da Bizkaian; hurrengoa, ekainaren 16an.

"Ur gaineko hiria" dela esan zuten, eta ontziaren zenbakiak ikusita, badirudi halakoa dela: 348 metroko luzera, 167.800 tonako pisua eta 4.200 bidaiari eramateko azpiegitura. 2.000 kabina ditu, 16 pisutan banatuta.

Royal Caribbean enpresaren ontziak aisialdirako aukera ugari ere ematen ditu: olatuak sortzen dituen igerileku bat surf egiteko, paraxutean jauzi libreak egiteko simulagailu bat eta 90 metroko altueratik paisaia ikusteko garabi erraldoi bat, besteak beste.

Horrez gain, izotz pistak, eskalatzeko hormak eta igerilekuak ere eskaintzen ditu ontzi honek.

Bidaiarientzako logela eroso eta ikusgarriak ditu (balkoi birtual eta guzti, barrualdera ematen dutenak), eta koktelak egiten dituzten robotak ditu zerbitzari bitxienak.

Txikienentzat ere badira jarduerak ontzi barruan; txoke-autoak, izotz pistak eta zirku-eskola bat, tartean.

Gaua disfrutatu nahi dutenentzat, ez da aspertzeko unerik izango: 1.700 ikuslerentzako antzoki erraldoia du ‘Anthem of the seas’ ontziak, eta ‘We will rock you’ ikuskizuna dute bertan ikusgai.

Azkenik, munduko sukaldaritza askotako platerak eskaintzen dituzten 18 jatetxe, diskotekak eta Tom Ford eta Armaniren dendak ere badaude ontzian. Astebeteko bidaiak 1.200 eta 10.000 euro arteko prezioa du.

Ontzia, esan bezala, ekainean izango da berriz Getxoko kaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo albisteak Gizartea Eguneko albisteak Zer egin Euskadin Bidaiak azken ordukoa