Gizartea -
Justizia
BJKNk eta Jaurlaritzak gatazken bitartekaritza indartuko dute
Justizia Administrazioaren lan-karga arintzea izango da neurri horren helburua.
agentziak | erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean arituko dira gatazkak konpontzeko prozesuan bitartekaritza indartzeko, eta horrela Justizia Administrazioaren lan-karga arintzeko.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuak eta Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak hitzarmena sinatu dute gaur Madrilen, bitartekaritza alorrari begira.
Lan-hitzarmen horri esker, BJKNren eta Jaurlaritzaren arteko komunikazioa erraztuko da, informazioa trukatzeko garaian.
2007an hasi ziren epaitegiko bitartekaritza zerbitzuak EAEn, eta ordutik hazi egin dira, Estatuko lehenengo postuan kokatu arte. Izan ere, bitartekaritzarekin amaitzen diren Espainiako Estatuako prozesu judizialen % 60 EAEn izaten dira, eta horietako % 80 bi hilabete baino gutxiagoan konpontzen dira.
Aurten, Eusko Jaurlaritzak 635.000 euro bideratuko ditu bitartekaritza zerbitzuak finantzatzeko, herritarrek gatazkak doan, azkar eta prozesu judizialak saihestuta konpon ditzaten.
Gaur egun, Jaurlaritzak zigor alorrean eta familia gatazketan (dibortzioak, kustodiak, etab.), besteak beste, eskaintzen du bitartekaritzara jotzeko aukera, besteak beste.