Gizartea -

Festa Armentian

Milaka lagunek San Prudentzioko ohituraz gozatu dute

Arabako erakundeen agintariak ere oinez, prozesioan, hurbildu dira Armentiara. Aurreko urteetan ez bezala, euria ez da oztopo izan astearte honetako festan.

Jendetza Armentiako Basilikaren inguruan. Argazkia: EFE
Jendetza Armentiako Basilikaren inguruan. Argazkia: EFE
Giro ederrean ospatu dute Gasteizen San Prudentzio zaindariaren eguna

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka gasteiztarrek eta arabarrek ohiturez eta jarduera ezberdinez gozatu dute gaur Armentian, San Prudentzioko jaietan.

Gasteizko Udaleko eta Aldundiko atabalariek eta tronpeta-jotzaileek festari hasiera eman zioten bart erretretarekin. Astearte honetan arabarrak Armentiara gerturatu dira produktu tipikoak dastatzeko gogoekin, besteak beste, anis erroskillak eta ardoarekin edo sagardoarekin bustitako talo eta txorizoa.

Arabako erakundeen agintariak ere oinez, prozesioan, urtero bezala, hurbildu dira Armentiara. Santuaren figuratik Armentiako Basilikara arte joan dira Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak emandako meza entzuteko. Ondoren, ohorezko aurresku bat dantzatu diete.

Aurreko urteetan ez bezala, euria ez da oztopo izan astearte honetan. Hala ere, tenperatura hotza izan da Gasteizen.

Aurresku Armentian San Prudentzio efe

Aurresku Armentian San Prudentzio efe

Ohorezko aurreskua mezaren ondoren. Argazkia: EFE

Arabako domina

Javier de Andres ahaldun nagusiak Arabako domina eman die 11 futbol talderi. 50 urte baino gehiago probintziako harrobia lantzen eman dituzte sarituek.

Arratsaldean, festan ohikoak diren perretxikoak eta barraskiloak jan eta gero, arabarrek gozatzen jarraitu dute, besteak beste, umeen danborradarekin.

Armentia San Prudentzio efe

Armentia San Prudentzio efe

Jendetza Armentiako Basilikaren inguruetan. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak San Prudentzio argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak Vitoria-Gasteizko Kuadrilla azken ordua