Gizartea -
Sortzen
Euskal eskola publikoaren jaia Sarrigurenen izango da, maiatzaren 17an
Aurtengo leloa "Izpi berriez, eskola berria" izango da, eta Nafarroako udalerrian eskola berria eraikitzea du helburu.
agentziak | erredakzioa
Sortzenek maiatzaren 17an ospatuko du Sarrigurenen "euskal eskola publiko berriaren" aldeko jaia, eta aurtengoan "Izpi berriez, eskola berria" izango da goiburua, udalerrian eskola berria eraikitzea baitute helburu.
Sortzenek, Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako eskola publiko euskaldunak barne hartzen dituen sareak, 18.000 bisitari jaso zituen azkeneko jaian.
Aurtengoan Sarrigureneko Gurasoen Elkarteari egokitu zaio jaia antolatzea, hiru urtez zentro berria eraikitzea aldarrikatzen aritu ostean.
Ikasturte honetan Sarrigurenen 1.200 ikasle daude, baina 674 hartzeko eraiki zuten zentroa.