Gizartea -

Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan, sexu eraso bat egitea egotzita

Apirilaren 18an gertatu zen erasoa eta foruzainek zaurituta eta 'shock' egoeran topatu zuten emakumea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hiru gizonezko atxilotu ditu Nafarroan, emakume bati Erribera Garaian sexu erasoa egitea egotzita.

Atxilotuak 42 eta 45 urte bitartekoak dira eta horietako bi Lizarraldeko bizilagunak dira eta hirugarrena, ostera, Tafalla ingurukoa.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, zaurituta eta "shock" egoeran topatu zuten emakumea eta osasun etxera eraman zuten aurpegian eta buruan zituen zauriak sendatzeko.

Pertsona batek foruzainei deitu zien apirilaren 18an sexu eraso baten biktima izan zitekeen emakume baten egoeraren berri emateko.

Biktima zegoen tokira bertaratu zirenean, emakumea, haren senarra eta hirugarren pertsona bat topatu zituzten.

Erasotzaileei eta horiek ihes egiteko erabilitako ibilgailuari buruzko informazioa eman zien senarrak foruzainei eta horien bila hasi ziren. Poliziak osasun etxe batean aurkitu zituen hirurak eta emakume batekin sesioa izan zutela onartu zuten. Ondoren, biktimak erasotzaileak identifikatu zituen eta Poliziak atxilotu egin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Nafarroa