Gizartea -
Bat larri dago
Bakioko bizilagun bi zauritu dira Mungian izandako trafiko istripuan
Gaueko 23:30etan, zihoazen ibilgailua errepidetik atera da eta, ondorioz, 32 urteko gidaria larri zauritu eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
EITB.EUS
Bakioko bi bizilagun zauritu dira bart, BI-361 errepidean, Mungian, izandako trafiko istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gaueko 23:30etan, zihoazen ibilgailua errepidetik atera da eta, ondorioz, 32 urteko gidaria larri zauritu eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. 37 urteko beste bidaiaria ere zauritu da.
Bestalde, Idiazabalen, Etzegarateko mendatean, beste bi lagun zauritu dira, kamioi batek guraizearena egin ondoren. Horrez gain, errepide itxita egon da ordu erdiz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea