Gizartea -
AZPIEGITURAK
Bermeoko saihesbidea, asteazken honetatik zabalik
Hiru kilometroko ibilbidea du saihesbide berriak, eta Bermeoko herrigunea inguratuko du, Mungiatik (BI-631) Gernikarako (BI-2235) bidearekin bat eginez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bermeoko saihesbidea asteazken honetatik aurrera egongo da zabalik ibilgailuentzat. Lanok 33 hilabete iraun dute eta 53 milioi euroko inbertsioa behar izan dute, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Hauteskunde kanpaina bezperetan egonda, ez da inaugurazio ekitaldirik izango.
Hiru kilometroko ibilbidea du saihesbide berriak, eta Bermeoko herrigunea inguratuko du, Mungiatik (BI-631) Gernikarako (BI-2235) bidearekin bat eginez.
Foru Aldundiak aurreikusi duenez, errepide berri honekin Bermeoko erdigunetik 2.000 ibilgailu gutxiago igaroko dira egunero, horietako asko kamioiak. Saihesbideak oinezkoentzako 1,7 kilometroko pasealeku bat ere badu.