Gizartea -
Esklusiba, EiTBn
Shaolin faltsuaren xehetasun guztiak, auziaren instruktorearen eskutik
Juan Carlos Aguilarren auzi judizialaren polizia-instruktorea izan zen Ramon, eta EiTBri esklusiban kasuaren gaineko datuak eta irudiak eskaini dizkio.
EITB.EUS
Euskadin azken urteetan izandako epaiketarik mediatikoena itxiko dute aste honetan, Juan Carlos Aguilar shaolin faltsuari 38 urteko espetxe-zigorra ezarri ostean. Auziaren inguruko xehetasun guztiak gertutik ezagutzeko aukera izan du EiTBk, Ramon polizia-instruktorearen eskutik, hain zuzen ere.
Bi emakumeen hilketak argitzeko, 100 bat ertzainek hartu dute parte ikerketan, Ertzaintzako hainbat sailetakoak, alegia: Kriminologia, Genetika eta Teknologia Berriak, besteak beste. Gainera, krimenak argitzeko 500 DNA proba baino gehiago egin zituzten, xede izanik zer, nola, zergatik eta nork galderei erantzutea.