Gizartea -

Genero indarkeria

Atxilotu bat Eibarren, pisukidea jotzea eta mehatxatzea egotzita

Ustezko erasotzailea, 41 urteko gizonezkoa, ertzain-etxe batera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande goizaldean Eibarren, haren pisukidea jotzea eta mehatxatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldean pertsona batek Ertzaintzara deitu du Eibarko etxebizitza batean emakume bat oihukatzen eta laguntza eskatzen ari zela esanez. Segidan, 02:30ak aldera, ertzainak bertaratu dira etxebizitza horretara.

Emakumeak ertzainei kontatu dienez, pisukideak jo eta sukaldeko labana batekin mehatxu egin dio.

Gero, ertzainak ustezko erasotzailea identifikatzen ahalegindu direnean, gizonak "jarrera oldarkorra" erakutsi du, ertzainek egiten zizkioten eskakizunei jaramonik egin gabe.

Ustezko erasotzailea atxilotu eta ertzain-etxe batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Eibar