Gizartea -

Sumarioa, sekretupean

Fidantzarik gabeko kartzelaldia Ourenseko ustezko hiltzailearentzat

Gizonak ospitaleratuta jarraitzen du, eta zaintzapean egongo da alta jaso arte. Ostiralean emaztea hil izana leporatu diote.

Gizona zaintzapean egongo da ospitalean, alta jaso arte. Argazkia: EFE
Gizona zaintzapean egongo da ospitalean, alta jaso arte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ourenseko Instrukziozko 3. zenbakiko Epaitegiaren epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaldia ezarri dio ostiralean emaztea ustez hil zuen gizonezkoari, Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak zabaldu duenez.

Emaztea hil ostean, bere buruari egindako zauriengatik ospitaleratuta jarraitzen du gizonezkoak, eta alta jaso bitartean, zaintzapean egongo da, eta ondoren, epailearen esku geratuko da.

Epaileak sekretu-sumarioa ezarri du, mediku-txostenen arabera, datozen egunetan gizonezkoa ez da deklaratzeko prest egongo, ezta atxiloketaren epea luzatzen bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian