Gizartea -

Erasoak

Donostiako bizikleta zerbitzuaren kontrako erasoak salatu dituzte

Zerbitzua eskaintzen duen Dbizi enpresak salatu duenez, 25 bizikleta falta dira eta beste 80 inguru kaltetuta daude.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dbizi Donostiako bizikleta elektrikoen mailegurako zerbitzu publikoko bizikleten erdia baino gehiago zerbitzuz kanpo daude, azken aldian horien kontra izan diren erasoen ondorioz.

Jaione Gastañares Dbizi enpresako kudeatzaileak salatu duenez, azken hilabeteetan eraso asko izan dituzte eta gehienak haurren opor garaian izan dira. Halaber, azpimarratu du Pazko Astean eta Maiatzaren 1eko zubian eraso kopurua nabarmen igo dela.

"Arazo potoloa da. Asteburu batzuetan Madrilen baino intzidentzia gehiago izan ditugu", adierazi du Dbizi enpresako arduradunak. Horren esanetan, 25 bizikleta falta dira eta beste 80 inguru kaltetuta daude.

Gastañaresen hitzetan, Dbizi teknikoak buru-belarri lanean ari dira, baina kasu askotan ezinezkoa da kaltetutako bizikletak konpontzea eta bizikleta horietako piezak beste konponketa batzuetarako gordetzen dituzte. Bestalde, bizikletak lotzen diren euskarriak ere konpondu egin behar direla adierazi du. Ildo horretan, harraingurak indartu nahi dituzte.

Bestalde, Jon Albizu Donostiako Mugikortasun zinegotziak esan du Udala neurriak hartzen ari dela joera hori "geldiarazteko". Azaldu duenez, eraso gehienak Antigua auzoan izaten dira, hain zuzen ere, bertan daude bizikletak uzteko eta hartzeko 17 guneetatik 4.

"Ondasun publiko bat da eta Udaltzaingoa hori babesteko lanean ari da eta neurriak ere hartu ditu erasoak berriro gerta ez daitezen", esan du.

Albizuk azaldu du Dbizi enpresari kalte handia eragiten ari direla, baina garbi utzi nahi izan du hiritarrak direla kaltetu nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia albisteak Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko bidegorriak