Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotuta Araban, emazteari tratu txarrak maiz emateagatik

Bere bikotekideari tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatzen diote 36 urteko gizonari. Gasteizen atxilotu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 29 urteko emazteari tratu txarrak maiz emateagatik. Zehazki, tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatzen diote.

Emazteak berak deitu zien asteazkenean Gasteizko udaltzainei, senarrak kolpatu berri zuela salatzeko. Erasoaren aurrean, 4 urteko alabarekin giltzapetu zen emakumea bere etxebizitzako geletako batean. Gizona, bitartean, sukaldean zegoela adierazi zien agenteei.

Udaltzainak etxebizitzara bertaratu zirenean, egiaztatu zuten emakumeak hainbat zauri eta kolpe zituela, tartean hematoma bat, aurpegian kolpe bat, zauriren bat eta bihurritu bat.

Emakumeak agenteei adierazi zienez, tratu txar fisiko eta psikologikoak jasaten zituen maiz, eta, ondorioz, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gasteiz albisteak