Gizartea -
Homofobiaren kontrako eguna
Euskadin adingabe homosexualekiko homofobiaz ohartarazi du Arartekoak
Zenbait haurrek eta nerabek ''etsaitasunari eta ulertua ez izateari'' aurre egin behar diotela salatu du. Ikusi hemen homofobiaren mapa 2015.
Agentziak | Erredakzioa
Arartekoak salatu duenez, zenbait adingabe homosexual, bisexual eta transexualek homofobia jasaten dute Euskadin, ''beren jarrerek eta identitateek maila sozialean nagusi den genero arauekin bat egiten ez dutelako''.
Igande honetan izango da Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta, hori dela-eta, Euskadiko zenbait haur eta nerabek bizi duten egoera salatzeko oharra kaleratu du Arartekoak. ''Etsaitasunari eta ulertua ez izateari'' aurre egin behar diote, ''gehiegitan'', beren hezkuntza eta gizarte inguruneetan.
Arartekoaren hitzetan, haur eta gazte hauen familiek ''sentikortasuna eta babesa'' eskatzen dute beren seme-alabentzat, ''guztiek bezala beren garapen sozial eta pertsonala normaltasunez aurrera eramateko eskubidea dutelako''.
Hala, Arartekoak ''onarpena'' eskatu du, gizatasunak dakarren aberastasunetik; halaber, azpimarratu du gazte homosexual, bisexual eta transexualek ''eskubidea'' dutela onartuak izateko, ''familietan, kideen artean, hezkuntza inguruneetan eta gizartean bertan''.